Opariak egunean bertan, abenduaren 26an, eta datorren astean zehar (urtarrilak 1 izan ezik) jaso ahal izanen dira Irrintzi Dorrean, 07:00etatik 14:00etarako ordutegian.
Olentzero Irrintzi Dorreko estudioetara dator, abenduaren 24an, goizeko 09:00etatik 11:00etara bitartean. Saio berezi ikusgarria izanen da eta irratiz zein bideo-streaming bidez jarraitu daiteke; FM 98.3an entzungai eta euskalerriairratia.eus webgunean ikusgai.
Ikazkinarekin mintzatu nahi diren haur zein helduek 948 17 01 51 zenbakira deitu dezakete. Hots egiten duten guztiei kultur opariak emanen dizkie ikazkinak: liburuak, CDak, DVDak, jostailuak eta mahai-jokoak.
Olentzerok azaldu duenez, opariok prestatzen laguntza handia eman diote, eskuzabaltasun handiz, honako euskal kultur eragileok: Elkar, Ttarttalo, Pamiela, Katxiporreta, Ene Kantak, Argia, Erein, Igela, Mintzoa, Susa, Txalaparta, Sua, Denon Artean, Katakrak, Martxueta paperdenda eta Alberdania.