Misseo Future, Enek-o Zulaikaren aurreko musika-proposamen zenbatezinen sintesia da. Pop melodiko eta goxoenetik, death metal bortitz eta astunenera bidaiatzen du. Kontraste musikal zein semantikoa oinarri hartuta: pozez negar egitera, tristuraz barrez lehertzera eta lasai mosheatzera gonbidatuko zaitu bere abestiekin. Dozenaka lan argitaratu ditu, euren artean Gmail Lyrics Miguel Noguera artistarekin elkarlanean.
Arratsaldeko 19:00etan izango da kontzertua, Laban.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.