Moventis TCCren eta hitzarmen kolektiboa berritzeko batzordearen arteko negoziazioak geldirik jarraitzen du. Hilabete joan da dagoeneko langileek enpresaren azken proposamenari uko egin ziotenetik eta protestan jarraitzen dute. Biharko deitu dute greba, Done Saturdi egunerako.
Azaroan zehar karabana egin dute protesta egiteko eta lanuzte partzialei eutsi diete ere. Lanuzte partzialek %52ko jarraipena izan dute eta mankomunitatearen kalkuluen arabera ,greba-egun bakoitzean 4.000 eta 5.000 bidaia artean galtzen dituzte lanuzteak iraun bitartean. Hala ere, ez da nahikoa izan berriz ere mahaiaren bueltan esertzeko.
Lan-baldintzak duinduko dituen akordio bat lortzeko protestan jarraitzeko asmoa berretsi du LAB sindikatuko ordezkari Ilargi Angulok. "Enpresak bere jokoa egiten du eta saiatzen ari da mantentzen, hala ere langileak aurrera doaz protestekin eta indartsu daude", azaldu du Angulok.
Momentuz, biharkoa dute greba eguna. Eguerdiko ordu bietan hasi eta zerbitzua amaitu arte mantenduko dute. Arratsaldean etengo da beraz bihar zerbitzua eta lan egun bateko zerbitzuaren %40koa izango da ezarritako gutxieneko zerbitzua. Nabarmendu behar da, gaueko zerbitzuan ez duela eraginik izango. Arratsaldean egingo dute protesta beraz langileek