60 urte bete ditu Durangoko Azokak euskal kulturaren aldeko lanean. Eta urteurrena ospatzeko nobedadeetako bat Berbagailua gune berria da. “Gure belarrietara heltzen diren eta Euskal Herrian euskaraz ekoizten diren zenbait podcast gonbidatu ditugu Berbagailua Podcasten Plazara”, azaldu dute antolatzaileek.
Azokan erakutsiko diren nobedadeak izango dituzte abiapuntu podcastetako saioek. Kasu honetan Euskalerria Irratiak ekoiztutako Flop Kulturak parte hartuko du azokan. Azokako azken egunean izanen da hori, abenduaren 8an, eguerdiko 13:00etan. Eta Itxaro Borda idazlea eta AimarZ musikaria izango dituzte gonbidatu. Danelek eta Enekok azokako berritasunez gain, queer artea belaunaldietan zehar izango dute mintzagai mahairen bueltan.
Zuzeneko saioan hogei lagunentzako tokia izango da eta emankizuna amaituta Euskalerria Irratiaren ohiko kanaletan eta Durangoko Azokako webgunean izango da ikusgai saioa.
Kontsultatu hemen Durangoko Azokako nobedadeak eta egitaratua osorik.