2025/11/13 19:00

Dantza saioa

Bi zakur Gaztelu plazan

Bi zakur Gaztelu plazan
Laba gunea, Iruñea

Lesakako Led Silhouette konpainiaren eskutik iritsiko dira zakurrak Gazteluko plazara. Jon Lopez eta Martxel Rodriguez dantzariek Laban taularatuko dute Marcos Morau koreografo handiarekin batera sortutako pieza; Iruñaldiaren baitan.

Koreografian bi gizon besarkatuta agertzen dira. Bi gizon dantzan belar hezearen gainean edo kupula izartsuaren azpian. Pasio-dantza baten hedapena, bere zentzurik garbiena errepikapenean eta katarsian: akiduraraino dantzatzea, zaunka abailduraraino, heriotzaraino bizitzea. Bi gizon dantzan ari dira dena amaitu eta dena berriz hasten den arte.

Arratsaldeko 19:00etan, Laban izango da hitzordua. Sarrerak zortzi euroan eskuratu daitezke.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!