2025/11/05 19:00

Liburu aurkezpena

Liburu aurkezpena: 'Zahartzaroaren maparen bila'

Liburu aurkezpena: 'Zahartzaroaren maparen bila'
Laba gunea, Iruñea

Zahartzaroari buruzkoa da liburu hau, batez ere muga guztiak kontuan izanda ere maila handi batean geure buruaren jabe izan nahi eta ahal dugun zaharroi buruzkoa, ez buruak edo gorputz osoak kale egin ondorengo zaharrei buruzkoa. Erdi Aroko mapetan, mapagilearentzat ezezagunak ziren lurraldeak seinalatzeko, hic sunt dracones jartzen zuten. Hemen herensugeak daude. Terra ignota edo terra incognita ere esaten zitzaion. Bada, belaunaldi oso bat abiatu da herensugez jositako lurralde ezezagun horietan, maparik gabe, baina iparrorratz bat eskuan. Autonomia da iparreko izarra, zaharrok pertsona orok dituen eskubideen jabe garela.

Arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko du 'Zahartzaroaren maparen bila' liburua  Arantxa Urretabizkaiak, Laban.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!