Polizia-kargak Vito Quilesek antolatutako ekitaldiaren kontrako protestetan

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 30a

Vito Quilesek bertan behera utzi du antolatutako ekitaldia eta haren kontrako protesta polizia-karga artean amaitu da

Vito Quiles kazetari ultraeskuindar faxistak atzera egin du eta bertan behera utzi du Nafarroako Unibertsitatean egitekoa zuen ekitaldia. Aurreikusitakoa baino ordu bat lehenago iragarri du Iruñetik ez zela azalduko.

Ekitaldi horren kontrako elkarretaratzea zegoen deituta Faxismoaren aurka, kaleak hartu lelopean. Eta hamarnaka pertsona hurbildu dira “Quilesi ongi etorria ez dela adierazteko”. Espainiako Poliziak inguruak hartu ditu eta tentsioak gora egin du arratsaldea aurrera joan ahala. Zenbait polizia-karga egon dira, edukiontziak gurutzatu eta botilak jaurti dituzte manifestariek. Espainiako Poliziak gas negar-eragileak erabili ditu antifaxistak sakabanatzeko. Istiluak Opuseko Unibertsitateko kanpusaren barruan hasi dira, eta gero Iturrama auzora zabaldu dira.

Aurretik, Nafarroako Unibertsitateak arratsaldeko klaseak bertan behera utzi dituela iragarri du, eta eskaera egin die ikasleei ekitaldian ez parte hartzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!