KIROLERRIA

Pitzadura gotorlekuan

Eñaut Agirrebengoa 2025eko urriaren 27a

Sadarren garaiezin izateari utzi dio Osasunak: 2-3 galdu zuen atzo arratsean Celtaren aurka jokaturiko neurketan. Jaitsiera puntu bakarrera du orain.

Orain arte, Osasunak etxeko emaitzei esker eutsi dio orekari. Ibili okerra izan du etxetik kanpo, baina Sadarren urrats sendoz ari zen aurrera egiten. Bada, atzo, denboraldi honetan aurrenekoz, galdu egin zuen bere zaleen aurrean: 2-3 gailendu zitzaion Celta.

Galiziarrek gehiegi merezi izan gabe lortu zuten garaipena. Akats ugari egin zituzten defentsan, eta gutxi agertu ziren erasoan. Ordea, Osasunaren harresia zartatu egin zen atzo. Gorritxoak temati aritu ziren, erdiraketa eta jaurtiketa ugari eginda; baina, era berean, golak errazegi sartu zizkieten.

Lehen kolpea 26. minutuan jaso zuten, oso gaizki defendatutako kontraeraso batean. Gero, atsedenera iritsi aurretik, bi gol egin zituen Budimirrek, eta aurretik jarri zen talde nafarra. Ordea, kroaziarrak penalti bat huts egin zuen bigarren zatian. Ordurako, Celtak sartua zuen binako gola, kornerrez. Eta arauzko denbora agortzear zela, Pablo Duranek izoztuta utzi zuen Sadar.

Bada, porrotaren ostean, sailkapenean hamalaugarren dago Osasuna, hamar punturekin. Jaitsiera puntu bakarrera dauka. Asteazken honetan Kopako partida jokatuko du, Sant Jordiren aurka, eta astelehenean Oviedori egingo dio bisita.

Emakumeek, berriz, ez dute partidarik izan asteburuan, selekzioen partidek eragindako etenaren ondorioz. Larunbat honetan itzuliko dira lehiara: Europa hartuko dute Taxoaren.

Hori guztia aztergai Kirolerriko Osasun-etxean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!