Anari, Belako, Silitia, La Txama, Gailu eta Joseba Irazoki eta lagunak, ostiralean Iruñean

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 23a

Belako eta Anari 'Deus ex machina' kantuaren grabaketan.

Fiesta y rebeldía. Historia oral del rock radical vasco Javier Corral 'Jerry'-ren liburua oholtzara eramango dute ostiralean Iruñean, Zentral aretoan. Garai bateko kantuen bertsioak berera ekarriko ditu artista bakoitzak. Sarrerak salgai daude.

Festa bihurtutako liburua. Javier Corral 'Jerry'-k argitaratutako Fiesta y rebeldía. Historia oral del rock radical vasco liburua oholtzara eraman nahi izan du Last Tourrek. Belaunaldi oso bat markatu zuen fenomeno musikal, politiko eta sozialaren behin betiko kronika da liburua, baina zerbait gehiago ere bada: esperientzia kultural oso bat, irakurketa eta pogoa, historia eta zuzeneko musika, zer gertatu zen jakin nahi duen belaunaldi berri batentzako hurbilpen bat da.

Hori taula gainean erakutsiko dute urriaren 24an eta 25ean bi kontzerturekin. Ostiralean Iruñeko Zentral aretoan izango da hitzordua eta larunbatean Bilboko Euskalduna Urban Hallen. Horretarako egungo euskal musikaren eszenan zeresan handia duten ahotsak bilduko dituzte Euskal Rock Erradikalari belaunaldiarteko anti-omenaldi bat egiteko: Anari, Belako, Gailu, Joseba Irazoki eta lagunak, Silitia eta La Txama. Kiliki ere parte hartzekoa zen, baina osasun arazoak direla eta, ez da oholtza gainean izanen.

Sarrerak salgai daude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!