Game Erauntsia taldeko kidea de Joxeba Lizeaga. Euskara eta bideo jokoak lotzen eta uztartzen dituzte. Bestelako ekintzetan ere parte hartzen dute, adibidez, “korrika egiten denean, korrika birtual bat antolatzen dugu, zozketekin, jendeak parte hartzeko.
Tailerra gamer gela bihurtzen dute. “Gogoeta teoriko bat egiten dugu hasieran, zertarako egiten dugun ulertzeko eta bertako gauzak kontsumitzea zergatik den inportantea azaltzeko”, adierazi du. Ondoren, bideo joko euskaldunetan aritzeko parada izaten dute ikasleek. Askok, tailerrari esker deskubritzen dute Minecraft jokoan euskaraz aritzeko aukera badutela.
“Euskaraz dauden bideo joko guztiak zerrendatuta ditugu gure webgunean” eta horietara nola jokatzen den ere jaso dute. Horietako joko gehienak Game Erauntsitik itzuli dituzte.