Sarean Euskaraz 2025

Xabier Leonardo: “Gazteek uler dezatela nola bizi dugun teknologia, aukera eta erabilera onak daudela erakustea dugu helburu”

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 14a

Ibilbide labur zein oparoa duen errealitate birtualaren mundura gerturatu gaitu gu eta ikasleak Protomakers enpresako Xabier Leonardok.

“2015ean sortu genuen talde ‘makers’ bat, XXI. mendeko teknologiekin aritzeko eta hori zabaltzeko” azaldu du Xabier Leonardok. Eta egun, Protomakers enpresa bilakatu da hori. Haien lana gazteengana gerturatzeko hiru tailer proposatu dituzte: 3D inpresioa eta fabrikazio digitala, robotika, eta errealitate birtualeko tailerra. Ordu eta erdiko tailerrarekin oinarrizko ezagutzak garatzen dituzte, zer diren eta nola erabiltzen diren.

“Hazi gara teknologiarekin eta badakigu edozein gauza egiteko aukera ematen digula”, azaldu du. “Ordu betean zerbait diseinatzeko, fabrikatzeko eta etxera eramateko” balio dutela tailerrek erakutsi nahi dute. Gainera, “fabrikazio lokala” eginda.

“Gu gazteak gara eta gazteak behar ditugu gure proiektura batzeko”, gaineratu du Leonardok eta jardunaldiak ere baliatzen dituzte jende berria fitxatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!