Oihana Aranbarri CodeSyntax enpresako kidea da. Aitzindaria izan da Eibarko enpresa web garapena, software libreak, aplikazioak eta ingeniaritza sistemak sortzen. Besteak beste, Euskalerria Irratiaren webgunea kudeatzen dute Tokikom plataformaren bitartez.
Egunean behin lehiaketaren sortzaileak ere badira. “Hamar bueltako galdera sorta da, tribial modukoa eta erantzun behar da ahalik eta azkarren eta ondoen puntu gehien lortzeko”, azaldu du Aranbarrik. Astero astero sariak banatzen dituzte eta taldeka jokatzeko aukera era badago.
Jokoa Sarean Euskaraz jardunaldietara ere ekarri dute. “Talde batean sartzen dira eta partida jolasten dute”, bitartean, ikusten dute nola bidaiatzen duen informazioak Frankfurten duten zerbitzarira jokoa hasten denetik irabazleen sailkapena jaso arte.