Sarean Euskaraz 2025

Maider Likona: “Pribatutasuna mantentzen duten sare sozialak daude, euskaldunak gainera”

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 13a

Segurtasun digitalari buruzko tailerra ematen du Gisa Elkarteko Maider Likonak. “Arrasto digitalaren bitartez jendearen pentsamoldea aldatu daiteke”, eta besteak beste, hori erakusteko adibideak jartzen dizkie mahai gainean Likonak.

Ez da lehenengo aldia Sarean Euskaraz jardunaldietara bertaratzen dela Gisa Elkarteko Maider Likona, eta pozik hartu du Euskalerria Irratiko mikrofonoa: “Izugarri gustatzen zaizkit jardunaldi hauek”.
Software librea sustatzeko elkarte da Gisa Elkartea, duela hogei urte sortua. “Teknologiari buruz jendearen ikuspegi kritikoa garatu nahi dugu, gomendioak  eman eta zure bizitza espioitzaz josita ez egotea ere sustatu nahi dugu”, azaldu du Likonak.  Izan ere, “arrasto digitalaren bitartez jendearen pentsamoldea aldatu daiteke”.

Sarean Euskaraz jardunaldietan arrasto digitala lantzen dute ikasleekin. Adibide bat jarri du Likonak: “nola jarraitu daitekeen jendea mugikorraren kokapenari esker”. “Wifia oso erabilgarria izan daiteke etxe barruan telefonoa aurkitzeko”, azaldu du Likonak. “Wifiak gauzak kokatzeko balio du”, routerrean konektatzean denean gailuaren gertutasuna ezagutu daiteke.

Hala ere, mezu positiboa eta dibertigarriak kontatzen saiatzen da Likona. “Badaude pribatutasuna mantentzen duten sare sozialak, euskaldunak gainera”, azpimarratu du Likonak. Geroz eta gehiago erabiltzen badira, aukera gehiago sortuko direla aitortu du adituak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!