Jurgi Ekiza baionarrak bere bigarren bakarkako lana kaleratu berri du, Argitzala izenburupean. “Harrera ona izan du eta orain zuzenekoak egiten ari naiz bakarka, formatu berezi batean eta jendeak ongi erantzun du”. Urriaren 16an Iruñean entzuteko aukera izango dugu, Laban. Euskara du ama hizkuntza, baina nerabezaroan galdu zuen: “Eskola, lagunekin eta eskolaz kanpoko jardueretan frantsesez aritzen ginen eta euskara galdu nuen. Musika izan da euskaldun sentitzen lagundu nauena. Musika euskaraz entzuten hasi nintzen: Mikel Laboa, Negu Gorriak, Esan Ozenki… horrela hasi nintzen euskararekin identifikatzen berriro eta AEKn ikasi nuen”.
Sarean Euskaraz zuzeneko irratsaioan diskoa irekitzen duen Noizbehinka kantua abestu digu zuzenean.