Hamar milaka lagun bildu ziren joan den larunbat honetan Palestinarekin Elkartasuna plataformak Iruñean deitutako manifestazio jendetsuan. Hogei autobus baino gehiago iritsi ziren Euskal Herriko hainbat tokitatik, erresistentzia palestinarraren aldeko aldarrikapenekin eta Israelgo Estatuaren desegitea aldarrikatzeko. Azken urteetan, Nafarroan izan den mobilizazio jendetsuenetako bat izan da, Altsasuko auzipetuen aldekoaren pare.
Manifestariek berdez, zuriz, beltzez eta gorriz tindatu dituzte Nafarroako hiriburuko etorbide handienak. Manifestazioa 12:00etan atera zen Antoniuttiti parketik eta Armada etorbidetik, Oliveto Kondea, Nafarroa Beherea, Merindadeak, Karlos III .a, Orreaga eta San Inazio karrikak trabeskatu zituen, Sarasate pasealekuan bururatzeko. Manifestariek Armadaren etorbideko bi erreiak okupatu zituzten, eta burua Txistuen plazan zenerako, oraindik ere buztana Antoniuttin zen.