Iruñeko Udalak "bizkar" eman diela-eta Arartekora jo dute Erorien Monumentua eraisteko eskatzen ari diren elkarteek

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 1a

Erorien Monumentua eraisteko eskatzen ari diren elkarteek Arartekora jo dute babes bila.

Arartekora jo dute zenbait memoria elkarte eta erankismoaren biktimen taldek babes eske. Izan ere, salatu dute Iruñeko Udalean erregistratu zuten eskaerak ez duela erantzunik izan eta bizkar ematen ari zaiela sentitzen dute.

Iruñeko Udalaren aurkako kexa bat erregistratu dute memoriaren elkarte eta frankismoaren biktimen talde zenbautek. Duela lau hilabete Udalean bertan eskaera bat erregistratu zuten talde horiek eta ez dute erantzunik oraindik jaso: "Bizkar ematen ari zaigula iruditzen zaigu. Badakigu, erantzuna ezezkoa izanen dela, seguruenik. Baina arrazoiak ezagutu nahi ditugu", azaldu du Koldo Amatriak elkarte horien izenean. Frankismoa goratzeko eraikitako monumentua eraistea beste aukerarik ez dute ikusten. Horrek ez luke historiaren parte bat ezabatzea ekarriko: "Ez luke historia ezabatuko, frankismoaren gorazarrea eraitsiko luke", diote. Eraikina botata, biktimen memoria gogora ekartzeko gunea sortuko lukete hor. 

Azaroaren 15ean manifestaziorako deia egin dute Erorien Monumentua eraisteko eskatzen ari diren taldeek: 18:00etan aterako da monumentutik beretik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!