Tatxers, Ke Lepo edota EZEZEZ Santas Pascuas jaialdiaren hamargarren urteurrenean

Bidane Beloki Ezker 2025eko irailaren 24a

Tatxers, CastaZabal, EZEZEZ, Bizardunak, Ke Lepo, Eneritz Furyak eta Anari oholtza hartuko duten musikarien artean. Abenduaren 25etik urtarrilaren 5era izango da jaialdia eta edizio honetan agertoki gehiagotara iritsiko da musika. Baluarten, Zentralen, Canallan eta Indaran izango dira kontzertuak eta Civicanen doako ziklo bat antolatu dute.

Neguko eguraldi hotza eta musika aretoetako giro beroa. Gabonetan, abenduaren 25etik urtarrilaren 5era bitartean, ospatuko dute aurtengo Santas Pascuas jaialdia. Hiriko musika eszenako musikariak eta nazioartean arituak diren musikariak elkartzen ditu jaialdiak, indie, pop eta rock estiloen doinuen artean.

Aurten gainera, agertoki gehiagotara iritsiko da musika. Baluarten, Zentralen, Canallan eta Indaran izango dira kontzertuak eta Civicanen doako ziklo bat antolatu dute. Ziklo honek argazki erakusketa bat, kontzertu akustikoak eta gaikako hitzaldiak biltzen ditu, publiko guztiarentzat hausnarketa eta gozamenerako gune bat eskainiz. Aurrerantzean tabernen zikloa iragarriko dutela aurreatu dute antolatzaileek.

Konfirmazioak falta diren arren, Santas Pascuas jaialdian izango diren hainbat artista euskaldunen izena aurreratu dute dagoeneko: Bizardunak, Eneritz Furyak, CastaZabal, Ke Lepo & Felix Buff, Tatxers, EZEZEZ eta 'Irakurtzeko musika' zikloaren baitan Anari Nacho Vegasekin batera.

Bestelako artisten artean nabarmetzekoak dira Rita Payés, Sanguijuelas del Guadiana, Cycle, Rufus T. Firefly, Hinds, Parquesur, Exnovios, Cristina Martinez edota J'aime, besteak beste.

Mikel Muruzabal Studiok diseinatu du hamargarren edizioaren irudia,  Afari Santuaren kontzeptua ekarri du irudira artista eta musikari nafarrak protagonista direla. Jaialdiak urteetan zehar sustatu duen komunitatea eta batasuna irudikatu nahi izan dute horrekin.

Sarrerak dagoeneko salgai daude jaialdiaren webgunean eta programa osoa ere bertan kontsultatu daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!