Erorien monumentuaren eraisketa eskatuko dute berriz ere elkarte memorialistek

Euskalerria Irratia 2025eko irailaren 24a

Azaroaren 15ean kalera irtetera dei egin dute, PSN, EH Bildu eta Geroa Baik “ezarritako arrabolari erantzuteko”. Frankismoaren biktimak gutxietsiak sentitzen dira Iruñeko Udal Gobernuaren partetik.

“Manifestazioa deitzen dugu, guk egia, justizia eta erreparazioa 50urtez itxaroten diogun bitartean, frankistek Iruñean jarraitzen dutelako beren gurutzada hildakoen omenezko hiri monumenturik handiena izaten” azaldu du prentsaurrekoan Koldo Amatriak, “PSN, EH Bildu eta Geroa Baik osatzen duten hirukoak ez du monumentua eraitsi nahi eta filigrana politiko eta juridikoen bitarte, gure bizkar, gure iritzia kontutan hartu gabe aurrera jarraitzen ari dira”. Zentzu horretan, azken egunotako erabaki eta urratsak salatu dituzte elkarte memorialistek, “Beren arrabol politikoa modu tranpatian aplikatzen dute eremu guztietan. Nafarroako Parlamentua, Iruñeko Udala, Bianako Printzearen erakundea eta memoria institutoa erabiltzen dute euren koherentziazko legeak, arau aldaketa eta txostenak ateratzeko”.

Biktima elkarteak mespretxatuta sentitzen dira, oraindik ere delako haien ahotsa eta iritzia entzun gaiaren inguruan. Honen harira, urriaren 16an Erorien monumentuan ezarriko den memoria gunearen proiektua diseinatzeko eratutako aditu batzordearen osaketa ez gardena eta interesatua salatu dute.

Manifestazioa, azaroaren 15an, larunbata, Erorien monumentutik abiatuko da arratsaldeko setan eta Iruñeko Udaletxe plazan amaituko da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!