KIROLERRIA

Alberto Lopez (Sadar Bizirik): «Osasuna noraezean dago kirolaz harago, eta kezkatuta gaude»

Eñaut Agirrebengoa 2025eko irailaren 23a

Sadar Bizirik plataformak zaleen interesen alde egiten du lan, eta bertako kide den Alberto Lopez gonbidatu dugu aste honetan Kirolerrian

Duela hilabete laugarren agintaldia hasi zuen Luis Sabalzak Osasunako presidente bezala. 2014az geroztik dago agintean, eta oraingoan ere automatikoki hartu du kargua; hauteskunderik gabe, alegia. Horren harira, irakurketa kritikoa egin du Osasunako peñak eta zaleak biltzen dituen Sadar Bizirik plataformak. Hauteskunde prozesuak «irekiagoa» izatea eskatu du, eta era berean, deitoratu du zuzendaritza taldean soilik soslai ekonomiko eta sozial zehatz bat duten pertsonak sartzen direla. Horren inguruan mintzatu gara Alberto Lopezekin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!