Sei hilabeteko lanak bukatuta, irailaren 1ean Labak berriro ateak ireki zituen Gazteluko plazan. Espazioa zabaltzearekin batera, ostalaritza eskaintza handitu eta kultur-ekitaldiak indartzeko helburua daukate. Maialen Sagues, Labako kidea eta programazio arduraduna, Guardasola saioan izan dugu. Lehen hilabete honetako esperientziaz, antolatu duten kultur asteaz eta hurrengo ekitaldiez hitz egin digu.