Ikasle Abertzaleak taldeak grebara deitu du urriaren 2an, Israeli boikota adierazteko

Euskalerria Irratia 2025eko irailaren 22a

Global Sumud flotillari eraso eginez gero, greba deialdia aurreratuko dute. Egoeraren larritasuna salatu nahi dute Israelen konplizeak direnak seinalatuz eta harremanak eteteko presioa eraginez. Hartara ikasleak kalera ateratzeko deia zabaldu dute.

Agerraldia egin du gaur goizean Iruñean IA Ikasle Abertzaleak taldeak Parlamentuaren parean eta iragarri du ikasle greba egingo dutela urriaren 2an. “Israelgo estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzea eta Israeli boikota egitea” da grebara deitzeko arrazoi nagusia. Hala ere, iragarri dute Global Sumud flotillari eraso eginez gero, greba deialdia aurreratuko dutela.

“Israel Gazara sartzen ari da lurrez eta egoera asko larritu da”, eta hartara boikota egiteko deia zabaldu dute. Israelen izaera genozida babesten duten konplize oro ageria uzteko balio nahi dute deialdia.

“Herri palestinarra desagerrarazteko hautua egin dute eta ez dira geldituko lortu arte. Palestinarrak erailda edo lekualdaketa”, gogorarazi dute. Horregatik, “Israelen suntsipena” aldarrikatu dute ikasleek. “Israel zuritzen duten jarrera zein mezuak” salatu, seinalatu eta aurre egiteko asmoa adierazi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!