Iruñeko kaleetatik sumatu dituzue: taldean doaz, mozkorrak dira, mozorro tuntunez jantziak daude... Bai, ezkondu aurreko agur-festak dira. Lau lagun, sekretu bat eta hamaika korapilo topatuko dituzue.
Mikel Lasarte, Amaia Elizagoien, Ainara Ieregi eta Julen Bernaldo de Quiros izango dira bertsotan, eta gai jartzaile Patxi Bueno eta Iratxe Legarra.
Arratsaldeko 18:00etan Laban. Animatu bertso trama honen parte izatera!
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.