Iruñeko Udalak 623.000 euro jasoko ditu, etxegabetasunari aurre egiteko

Inhar Iraizotz Errekalde 2025eko irailaren 18a

Iruñeko 'Etxe bat' programa eta etxegabekoei zuzendutako arreta-gunea bultzatu nahi du Nafarroako Gobernuak. Nafarroan 603 pertsona etxegabe daude, duela hamar urte baino %82 gehiago.

2024ean abiatu zuen Iruñeko udalak Etxe bat proiektua, etxebizitza behar larrian diren pertsonei akonpainamendua eskaini, eta bizi duten bazterketa egoera atzean uzten laguntzeko. Espainiako Estatistika Institutuaren arabera 603 pertsona etxegabe daude Nafarroan, horietarik 130 kale gorrian bizitzen. Duela hamarkada bateko datuei begira, %80 hazi da etxegabeen tasa.

Balorazio baikorra egin dute erakundeek Etxe Bat programaren entsegu faseaz. Hamar familia eta 29 pertsona bakar aldi baterako udal bizitegietara bideratzeaz gain, alokairu sozialeko eta merkatu libreko etxebizitzetara bideratzea erdietsi zuten.

Datorren urteetan programa indartzeko xedea dute erakunde publikoek, artatu daitezkeen kasuak emendatzeko, bereziki etxebizitzaren arloan bazterketa egoeran diren familien kasuan. Nafarroako Gobernuak 170.167 euroko dirulaguntza baimendu dio ere Iruñeko Udalari, gai horren inguruan arreta-gune espezializatu bat sortzeko.

Iruñean abiatutako esperientzia lurraldeko beste 10.000 biztanletik gorako beste udalerri batzuetara zabaltzeko interesa erakutsi du Nafarroako gobernuak. Eta preseski, bost herritako 14 familiarekin abiatu dituzte jarraipen prozesuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!