Chuleria, joder! taldeak itxiko du gaur Musika Aretoak Kalean zikloa

Euskalerria Irratia 2025eko irailaren 17a

Gaur arratsaldeko 20:00etan izango da azken aukera musika taldeen emanaldiz gozatzeko Basotxoko oholtzan. Bizkaiko taldeak emango dio itxiera Musika Aretoak Kalean zikloari.

Chuleria, joder! taldearen punk rockak itxiko du gaur Musika Aretoak Kalean zikloa. Uda osoan zehar Basotxoko oholtza musikaz bete dute taldeek aretoetako musika kaleetara eramanez.

Gaurkoa, Zentralen eskutik iritsitako proposamena da: Chuleria, joder!. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da emanaldia, ohiko txokoan, Basotxoan. 

Aramaioko Anttonek eta Mamarigako Iratxek eman zioten hasiera taldeari eta akordeak jo ahala, musik aberria egin, eta taldea zabaldu zuten. Egun, lau lagunek osatzen dute taldea eta gaztetxe batean sortutako taldeak, oholtza handien jabe egin da dagoeneko; betiere nondik datozen ahaztu gabe, eta autogestioan sinistuta.

Iruñeko Udala eta Navarra Music Commission dira Musika Aretoak Kalean programaren bultzatzaileak, hiriko edukiera txikiko eta handiko aretoek antolatzen duten zirkuitua balioetsi eta babesteko xedez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!