Igandean bukatu zen azken asteetan ahoz aho ibili den Espainiako Vuelta. Israel taldearen parte hartzeak eragindako protestek kolokan jarri dute lasterketa, eta igandean bertan behera geratu zen azken etapa. Ziklismoa Israelen irudia zuritzeko darabil Premier Tech taldeak, eta haren kontrako arbuioa adierazi dute errepide ertzera hurbildutako herritar askok, Israelek Palestina sarraskitzen jarraitzen duen bitartean. Txirrindulariek, berriz, segurtasun falta sentitu dute lasterketa barruan, eta kaosak azken egunean jo zuen goia.
Kirola bigarren maila batean geratu da momentu askotan, baina ideia nagusi bezala, esan liteke oso Vuelta estua eta lehiatua izan dela. Garaipena, azkenean, Visma taldeko Jonas Vingegaard danimarkarrak lortu du, eta gure taldeei dagokienez, azpimarratzeko moduko lana egin du Rural Kutxa taldeak. Ihesaldietan jostari aritu da, eta horrez gain, presentzia izan du sailkapen nagusian. Bada, horren guztiaren inguruan talde nafarreko mekanikaria den Iñigo Altunarekin hitz egingo dugu.