Ortega denda, 125 urteko haria eten da

Inhar Iraizotz Errekalde 2025eko irailaren 16a

Iruñeko alde zaharreko jantzi eta oihal denda ospetsuak ateak itxi ditu. Bost belaunaldik lan egin dute bertan. 

Iruñeko Karrika Nagusia hitsago iratzarri da gaur, izan ere Ortega jantzi dendak ez ditu berriz ere bere ateak irekiko. Bost belaunaldik eutsi zioten 125 urteko saltegi enblematiko horri, baina merkatalgune handien eta sareko erosketen fenomenoaren lehiari ezin izan diote eutsi. 

Uztailerako erabakia iragarrita zuten, eta orain bezeroak umezurtz samar geratu dira. Euskal jantziak erosteko edota nafar bestetako jantzi zuri-gorriak erosteko usaiako tokia zen. Eguberri eta Sanferminen aurreko egunetan, ohikoak ziren erosle ilara luzeak Ortegaren atarian. Baina ez hori bakarrik. Laneko jantziak, oheko maindireak, laukidun atorrak, pijamak, euskal jantziak josteko oihalak, txapelak, mandarrak... denetarik atzeman zitekeen egurrezko apalez, kaxaz eta auzoko giroaz betetako dendan.
 
1900 urtean ireki zen Ortega denda, Iruñeko hiriak 29.000 biztanle besterik ez zituelarik. Karrika Nagusiko lehen zenbakian kokatu zen, Udaletxetik gertu eta San Saturnino elizaren aldamenean.
 
 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!