Buztintxuri – Euntzetxikiko orubea Maiatzeko Plazako Amen karrikan da Gipuzkoa etorbidearen ertzean, Berriozar eta Iruñea arteko mugan. UPNk aldameneko Mercadona saltegiaren eskutan utzi zuen gunea, doako disuasio-aparkaleku gisa baliatua izan zedin. Bertan, 80 bizitegi sortzea da asmoa, zortzi solairuko bi edo hiru eraikinetan banaturik. Horien %30 alokatzeko izanen dira, eta %70 salerosketarako. Proiektu parte hartzailean, bereziki, eraikin-multzoaren diseinua izanen da eztabaidagai.
Sadarreko proiektuaren parte hartze prozesuan landuko den proposamenak hiru aukera aurreikusten ditu lurzatia urbanizatzeko: 85 etxebizitzako eraikin bakarra, beheko solairu komertzial batez baturiko bi etxebizitza-eraikin, edo azpiko bi solairu komertzial bereizi dituzten bi eraikin.