1967an, frankismo betean, apaizgai gazte batzuek musika talde bat sortu zuten euskarazko rocka egiteko: Enarak. Ehunka kontzerturen ondoren, 1971n, modu misteriotsuan desagertu ziren. 50 urte geroago, kantariaren semea bilaketa xelebre batean hasi zen taldearen arrastoen atzetik, filmen labirinto batean murgilduz.
Kondestablen arratsaldeko 19:00etan pantailaratuko dute Beñat Iturriotzen filma. Gonbidapenak aldez aurretik eskuratu behar dira Karrikirin.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.