Iruñeko Koadro eskolaren helburua herri mugimenduko kolektibo eta sektoreei formakuntza eskaintzea da. Bide horretan, autoformakuntza bultzatzen dute, talde txikietan irakurketa eta haunarketa tailerrak eginez. Asier Cabodevilla, antolakuntako kideak, nabarmendu duen bezala partekatzean eta hausnarketan sortzen da jakintza: "Eskola arruntan ez bezala, ez dago klase magistral eta irakasle figura bat. Guztiok daukagu zerbait esateko eta bakoitzak irkurketatik bere hausnarketak garatzen ditu. Ideia da irakurtzea, problematizatzea eta gure artean eztabaidatzea."
Lanketa hauek aberasteko, urtero udan brigadak antolatzen dituzte, taldea indartzeko eta bestelako errealitate eta egitasmoak ezagutzeko helburuarekin. Aurten 38 lagun Parisen, Frantzian, izan dira. AFA talde antifaxistaren eskutik bidaia antolatu eta hiriko 11 eragilerekin elkartu ziren. Haien artean, La Parole Errante Gunea, paperik gabeko kideek bultzatutako Marche des Solidarites erakundea edo Decolonial zinema festibalarekin egon ziren. "Bi hirietako (Iruña eta Paris) errealitatea oso ezberdina izan arren, ikasketa handiak egin ditugu eta kolektibo askorekin elkartu gara. Haien errealitatea hurbiletik ezagutzea oso baliagarria izan da, eta bertakoekin sortutrako erlazioak."
Oraindik ez dira lanean jarri hurrengo udako brigadekin baina aukera ezberdinak baloratzen ari dira, haien artean, Atenas edo Herrialde Katalanak.