Emakumezkoen Osasunak futbolaren Sentimendu Koparen laugarren edizioa jokatuko du asteazkenean. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera jokatuko dituzte partidak, Taxoaren, eta partidek 45 minutuko iraupena izango dute.
Osasunak, Tenerifek eta Realak jokatuko dute txapelketa eta Iñigo Gomez Iruñeko Udaleko Kultur zuzendariak nabarmendu bezala, "aukera paregabea izango da maila goreneko emakumezkoen futbola, hemen, etxean, ikusteko.
Laugarren edizioa izango da aurtengoa, Osasunak antolatuta eta Iruñeko Udalaren babesarekin. Hiruko txapelketa formatua berreskuratuko dute aurten, izan ere, iaz Madrilen kontrako partida bakarrean geratu zen txapelketa.
Dagoeneko sarrerak salgai daude hamar euroan, Sadarreko bulegoetan, goizeko 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara eta asteazkenean bertan, goizez.