Gorritxoak denboraldia abiatzeko prest

Euskalerria Irratia 2025eko abuztuaren 19a

Osasunako jokalariak aurredenboraldiko entrenamendu batean.

Gaur hasiko du denboraldia gizonezkoen Osasunak Real Madrilen kontra, Bernabeun, iluntzeko 21:00etan. Igandean etxeko lehenengo partida jokatuko du taldeak Valentziaren kontra, arratsaldeko 17:00etan Sadarren.

Gizonezkoen osasunak gaur abiatuko du 2025-2026ko denboraldia. Osasunak Real Madrilen aurka jokatuko du gaur, Santiago Bernabeun, iluntzeko 21:00etan.

21 urte dira gorritxoek ez dutela Bernabeun irabazi eta geroztik, hiru berdinketa baino ez dituzte lortu. Gainera, Alessio Lisci entrenatzaileak taldea gidatzen lehenengo partida ofiziala izango du gaurkoa.

Denboraldiaurreko emaitzak gorabeheratsuak izan dira taldearentzat, hasiera ez baitzen erraza izan, baina amaieran bi emaitza on lortu dituzte. Italiarraren gidatzeko erara moldatzeko balio izan dute beroketa lanek eta gaur izango dute lehenengo erakusleihoa.

Gaurkoa lehenengo partida izanen da, etxetik kanpo, eta asteburuan, igandean, etxeko lehenengoa jokatuko dute gorritxoek Valentziaren kontra, arratsaldeko 17:00etan Sadarren.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!