Zuhaitzak Sadar ibaiaren ertzean kokatzen dira eta Iruñeko Udalak jakinarazi duenez eteteko agindua eman dute lanak abiarazi dituztenek ez dituztelako beharrezko baimenak.
Udaleko hirigintza arloko teknikariek ikerketa bat abiarazi dute orain arteko lanen nolakotasunak eta baldintzak aztertzeko. Izan ere, ostiralean hasi ziren zuhaitzok mozten eta ehun zuhaitz inguru bota dituzte dagoeneko. Gainera, usteltzen hasi gabeko zuhaitzak bota dituzte mozketetarako ezarritako irizpideak urratuz.
Hilabete eman diete orain unibertsitateko arduradunei, argitu dezaten mozketak zer irizpideren arabera egin dituzten eta udalak gogorarazi du baimen guztiak lortzen ez diren bitartean ezingo dietela berriro mozketei ekin.