Carlos Martinez (sortzailea): “Geratzeko eta elementuekin harremantzeko aukera ematen duen erakusketa”

Euskalerria Irratia 2025eko abuztuaren 18a

Adartxo berde hura zuhaitzei lotutako esperientziak proposatzen dituen erakusketa da. Vakero kolektiboaren lana Ziudadelako Labea aretoan, irailaren 7ra arte, egongo da

Udako hilabeteetako tenperatura altuak direla-eta hiriak bizileku zailak izan daitezke. Iruñean arintze termikoa eskaintzen duten txokoak daude, gehienak zuhaitzen edo landarediaren inguruan eraiki direnak. Aurtengo udan ohiko espazio naturaletaz gain, Ziudadelako Labea aretoan Adartxo berde hura erakusketan babesteko aukera egongo da irailaren 7ra arte.

Vakero kolektiboak (Alba de la Portilla Castillo, Carlos Martínez Echeverría eta Oihane Mcguinness Armendáriz) garatutako proiektua da. Izaera parte-hartzailea eta autonomoa duen murgiltze-erakusketa honetan zuhaitzei lotutako esperientziak eta proposamenak daude. Espazioarekin eta jarritako elementu desberdinekin harremantzera animatzen du jendea; espazioan zehar libreki mugitzera, zein eremu guztietan gelditu eta pausatzera.

Carlos Martinez, Vakero kolektiboko kidea, gure estudiora hurbildu da. Erakusketaz eta sortze-prozesuaz mintzatu zaigu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!