26 urteko iruindar bat hil da mendi istripuan. Ezbeharra Posets-Maladeta Parke Nazionalean izan da, Benasqueko udalerrian, Huescan. Russell mendian lur malkartsu batean erori ondoren, amilduta hil da gaztea.
Guardia Zibilak jakinarazi duenez, abisua atzo egurdiko 12:45ean jaso zuten, Aragoiko larrialdi zerbitzuen bitartez. Inguruan zeuden mendizale batzuek deitu zuten larrialdietara erorikoa ikusi ostean. Berehala, Guardia Zibilaren erreskate taldea eta Benasqueko Aire Unitatea mobilizatu zituzten istripuaren eremuraino. Erreskate-taldeek gorpua aurkitu eta bizitzarekin bateraezinak ziren lesioak egiaztatu ondoren, gorpua ebakuatu eta Benasquera eraman zuten.
Gaztea Huescako Pirinioetan gurasoekin oporretan omen zegoen eta bakarkako txango batean abiatu zen ezbeharra gertatu zenean.
2025ean mendi tontor horretan istripua izan eta hil den hirugarren mendizalea izan da. Martxoan 38 urteko bilbotar bat zendu zen eta uztaila hasieran Kataluniako beste mendizale bat.