Palestinarekin Elkartasuna taldeak mobilizaziorako deia egin du Gazan "planifikatutako" gosetearen aurrean. Urriaren 4an, manifestazio nazionala deitu dute Iruñean.
Plataformak ohar batean azaldu duenez, "herri palestinarraren aurkako genozidioak gora egin izana" gaitzetsi dute, eta "mendebaldeko gobernuen eta hedabideen hipokrisia" kritikatu. Izan ere, "hainbat hilabetetako estalketaren ostean, kezka humanitarioa erakusten dutelako".
Elkartearen iritziz, “gosetea planifikatua izan da, eta duela bederatzi hilabete publikoki iragarri zen Rafah-ko pasabidea erabat itxi zenean, ura, janaria, erregaia eta elektrizitatea sartzea galaraziz”.
Gainera, Gazako Gobernuak atzo salatu zuenez, Israelgo agintariek laguntza humanitarioz betetako 22.000 kamioiren zerrendan sartzea debekatu dute.
Datorren asteetan, jaien testuinguruan, Gasteizen, Donostian eta Bilboko jai nagusietan mobilizazioak deitu dituzte, eta urriaren 4an Iruñean manifestazio nazionala egingo dutela iragarri dute.
Mobilizazioek hiru aldarri izango dituzte: palestinar erresistentziari baldintzarik gabeko babesa; "Israel suntsitzea" Palestinaren askapenarako; eta Israelekin harreman guztiak etetea.