Ustezko hilketa matxista ikertzen ari dira Zizur Nagusian

Euskalerria Irratia 2025eko uztailaren 30a

78 urteko emakume bat hilda aurkitu dute bere etxean eta 85 urteko bere senarra atxilotu dute. Senarrak berak deitu du larrialdietara eta eman du emaztearen heriotzaren berri. 

 78 urteko emakume bat hilda aurkitu dute bere etxean, buruan kolpe handi bat zuela. 85 urteko senarrak berak deitu du larrialdietara eta eman du emaztearen heriotzaren berri.

Gizona atxilotu egin du Guardia Zibilak ustezko erailketa matxista bat izan daitekeelakoan. Izan ere, gizonak “diskurtso inkoherentea” zuen, eta jakitera eman dutenez, lehenengo ikuskapenean, agenteek odol zantzuak zituzten toallak eta burkoak aurkitu dituzte bikotearen etxebizitzatik gertuko edukiontzi batean.

Ikerketaren iturrien arabera, ez da ageri indarkeria matxistarekin lotutako aurretiazko salaketarik senarraren aurka. Gizonak alzheimerra omen du, eta hildako emakumeak, berriz, parkinson gaitza zuen diagnostikatuta.

Zizur Nagusiko Udalak ustezko hilketa gaitzetsi du. Jon Gondan alkateak ere "suminik handiena" adierazi du eta adierazpen instituzional baten bidez jakinarazi duenez, "emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak kondenatzen ditu udalak”. Udalak jakinarazi du elkarretaratzea deituko duela informazio gehiago jasotzean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!