Goi mailako zikloetan izena eman duten ikasleen ia herena kanpoan geratuko da datorren ikasturtean. Izan ere, 6.400 pertsonak eman dute izena eta 2.880 plaza daude. Erdi mailako zikloetan berriz herena geratu da kanpoan. 4.300 pertsona baino gehiagok eman dute izena eta 2.950 plaza dira eskuragarri daudenak. Oinarrizko Lanbide Heziketan ordea, 900 ikaslek egin dute eskaera eta 756k lortu dute plaza.
Hala ere, matrikulazio epea ez da amaitu eta beraz, behin betiko zerrendak ez dira argitaratu. Nafarroako Gobernuak nabarmendu du Nafarroa dela, gaur egun, Europar Batasuneko hiru eskualdeetako bat Lanbide Heziketako tituludunen %100eko enplegagarritasuna bermatzen duena. Eta geroz eta ikasle gehiagok hautatzen dutela bide hori.
Oinarrizko mailan 17 ziklo eskaintzen dira, horietatik hiru euskaraz; erdi mailan 42 eta 16 euskaraz dira; eta goi mailako zikloak 67 dira, horietatik 13 euskarazkoak.