Uztailaren 23an zabalduko dute Ziudadela

Euskalerria Irratia 2025ko uzt. 16a, 12:33

Sanferminetan itxita egon ostean, datorren asteazkenean zabalduko dituzte berriro Ziudadelako ateak. Eremua garbitzeko eta berreskuratzeko lanetan ari dira orain.

San Fermin jaiak amaituta Ziudadelako espazioa birgaitzeko lanetan ari dira udal langileak. Su artifizialen jaurtiketatik hondakin piroteknikoak jaso dituzte dagoeneko eta Ziudadelako barrutiak garbitzen ari dira.

Garbiketaz gain, lorategiak berreskuratzeko lanetan ari dira eramuan. Eremua garbitu ondoren, lurzoruan ebakidura sakon bat egingo dute azaleratik urrunen dagoen zatian kokatutako kimuek berriro garatzeko eragozpenik izan ez dezaten.

Lanak amaituta, asteazkenean, hilaren 23an, Ziudadela berriro ireki eta lau erakusketa-aretoek berriz zabalduko dituzte ateak. Asteartetik ostiralera, 18:30etik 21:00etara; larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara; eta igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara egondo dira zabalik.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!