Mugimendu feministak ez du balantze ona egiten, oraindik ere eraso sexistek gure festen parte izaten jarraitzen dutelako. Bilakaera ona da eta eragile, instituzio eta Peñen arteko elkarlanak fruituak eman ditu, baina oraindik bada, jende pilaketak probestu eta emakumeak erasotzeko aukera baliatzen duenik.
Emakumeek oraindik espazioak irabazi behar dituzte festetan, horregatik interpelazioa gizonezkoei egiten zaie…ez daitezen eraso, jarrera sexisten konplize izan.
Mugimendu feministak balorean jarri du, behin erasoak ezagututa, iruindarrok emandako erantzunarekin, modu koordinatu eta bateratuan
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!