Irailean Arrotxapea auzoa eta Alde Zaharra batzen dituen igogailuan eraberritze lan garrantzitsuak eginen ditu Iruñeko Udalak eta guztiz itxita gera ez daitezen bihartik aurrera zenbait segurtasun neurri berri ezarriko dituzte bertan: bi igogailuen artean hesia jarriko dute, besteak beste. Oraingo honetan abiatuko dituzten behar horiek itxita utziko dituzte igogailuak hilaren 28ra arte.