Mugimendu Feministak, Iruñeko Udalak, Peñen Federazioak eta festaren inguruan dabiltzan beste zenbait kolektibok deitu zuten atzoko protesta. Pasa den hilaren 13an, Iruñeko etxe partikular batean sexu eraso bat gertatu da gaur goizaldean, Iruñeko Udaltzaingoak ezagutarazi duenez. Eraso hori «intentsitate handikoa» izan da, iturri horrek zehaztu duenez. Oraingoz ez dute inor atxilotu, baina erasoa ikertzen ari dira. Emakume batek eraso hori salatu du komisarian, eta modu horretan izan du Udaltzaingoak etxe horretan gertatutakoaren berri.
Zazpi indarkeria matxista kasu salatu dituzte gaur arte Iruñeko sanferminetan. Guztiak ukituengatik, ostiral goizaldekoa salbu. Guztira zortzi pertsona atxilotu dituzte indarkeria matxista leporatuta. Joseba Asiron Iruñeko alkateak argi esan zuen ez direla pozik egonen erasoak desagertzen ez diren bitartean.