Miura ganadutegiko sei zezenen txanda izan da uztailaren 14ko entzierroarena. Idiak aurretik izan dituzte Estafetaraino, eta gero, zezenetako bat abiatu da ziztu bizian aurretik. Azkar osatu dute entzierroaren ibilbidea: bi minutu eta hamar segundu baino ez dituzte behar izan 850 metroak egiteko. Ez dute adarkadaz inor zauritu. Telefonikako inguru horretan ikusi du Haritz Pascual Euskalerria Irratiko esatariak eguneko bitxikeria: bi emakume edadetu elkarri eskua emanda entzierroaren ibilbide barruan "korrika". Horietako bati zezenak bultzatu eta zauria eragin dio.
Lehen aldiz zaurituen mediku-agiria euskaraz eman dute gaur entzierroaren amaieran. Euskalerria Irratiko esatari Haritz Pascualek egindako kronika hemen azpian klik eginda entzun daiteke:
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!