Jandillako Extremadurako zezenek, adarkada gehien utzi dituztenen artean bigarrenak izan arren, bosgarren entzierro azkarra eta garbia egin dute. Bi minutu eta hemeretzi segunduan egin dute ibilbidea. Entzierroaren hasiera izan da idiek taldea gidatu ahal izan duten une bakarra, eta Santo Domingoko aldaparen erditik korrika egin dute, espantu handirik gabe. Lasterketak gorabeherarik gabe aurrera egin du Mercadereseko tartean eta sei zezenek bihurgunea hartu dute bidea galdu gabe. Estafetako lehen metroetan, idi bat lurrera erori da mutil bat zapalduta, eta horrek aitzinean utzi ditu zezenak. Hemendik aurrera, zezenak aurretik eta bereizita joan dira. Plazara iritsi ahala, zuzenean ukuiluetarantz joan dira.
Gurutze Gorriaren datuen arabera, bost lagun ospitaleratu dituzte kolpeek eraginda. Haietako bat San Martin Doktorearen osasun etxe berezira eraman dute eta gainerakoak Nafarroako Ospitale Unibertsitariora.
Haritz Pascualek egin du kontakizuna Euskalerria Irratian. Argazkian klik eginda entzun daiteke.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!