Ivan Gimenez, El Corralito Foral liburuaren idazlea urtero gurekin duen hitzordura etorri da. Gaurkoan sanferminetan arropa zuriak duen garrantziaz eta honen esanahiaz hitz egin digu.
Arropa zuria azken hamarkadetan modan jarri da, sanferminetan eta beste herri askotako jaietan, baina ez da beti horrela izan. Janzkera honen jatorria La Veleta peñarekin duen loturaz, bere esanahiaz eta aurtengo sanferminen kartelaz aritu da Ivan Gimenez.