SANFERMINAK 2025

Iosu Chueca: “German Rodriguez hil zuten poliziek eta horien arduradun politikoek eta polizialek inpunitate osoa izan dute”

Euskalerria Irratia 2025ko uzt. 8a, 14:00

German Rodriguezi omenaldia egin diote gaur, urtero bezala uztailaren 8arekin, hil zuten lekuan, Karlos III etorbidearen eta Orreaga karrikaren arteko bidegurutzean.

1978ko uztailaren 8an Espainiako Polizia Nazionalak tiroz hil zuen German Rodriguez gazte iruindarra. Rodriguez Liga Komunista Iraultzaileko kidea zen. Iosu Chueca historialaria eta 78ko Sanferminak Gogoan plataformako kidea, ekitaldia hasi aurretik, elkarrizketatu dugu.

47 urte dira poliziak German Rodriguez tiroz hil zuela. Urtero egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzen dute, baina aurten bereziki inpunitatea salatu nahi izan dute. Iosu Chuecaren hitzetan, “Nafarroako gizarte osoak ikusi eta jakin zuen nortzuk ziren egileak, baina ez dakigu ekintza horren atzean zeuden arduradun politiko eta polizialak nortzuk ziren eta zergatik egin zuten horrelako erasoaldi bortitza”. Gertakari hauen aurrean egon den erantzukizun eta ardura falta salatu du: “Garai demokratikoa deritzon hortan gertakari oso larriak suertatu ziren eta erbateko inpunitatez gertatu dira”.

Gaurko ekitaldian gogora ekarriko dute ere 85ean poliziek Mikel Zabalza atxoilotu, toturatu eta erail zutela. “Frankoren garaian eta transizioan zehar egindako hainbat jokabide, tortura esateko, demokrazia delakoan egiten jarraitu zituzten eta inoiz ez ziren aurrera eraman poliziak geldiarazteko prozesuak”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!