Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegiak gizon bat espetxeratu du Iruñean, bi adingaberi sexu erasoak egitea eta beste bat bahitzen saiatzea leporatuta. Erasoak uztailaren 5ean izan ziren, 22:30 aldera, barraken gunean.
10 urteko haur bat, barraka batetik jaistean, besoetan hartu eta eraman egin zuen. Zenbait herritar ohartu ziren haurra bere borondatearen aurka zihoala. Beraz, geldiarazi egin zuten. Haren amak jarri du salaketa. Saiakera horren ondoren, 10 urteko beste neskato bati ukituak egitea egotzita salatu zuten. Igogailuaren zain zegoela, ipurmasailak ukitu zizkion umeari. Haurraren amak jo zuen salaketa jartzera. Gainera, 16 urteko beste adingabe bati sexu erasoa egitea ere leporatu diote.
Epaileak espetxera bidali du, bermea ordaintzeko aukerarik gabe, erasoa behin baino gehiagotan gertatu dela eta biktimak adingabeak direla aintzat hartuta.