SANFERMINAK 2025

Aitziber Campion: “Ez noa prozesiora erabakitzeko aukera dudalako. Ez naiz eroso sentitzen elizaren atzetik”

Euskalerria Irratia 2025ko uzt. 7a, 13:15

Aitziber Campion, Zaloa Basabe eta Txema Mauleon ez doaz San Fermin prozesiora. Campion zinegotziak bere hautua azaldu du eta jaietan euskara zinegotzi moduan egindako lanaz mintzatu da.

“Ez da txuria edo beltza” aitortu du Campionek. EH Bilduko taldea oso talde handia gara eta badakit pribilegiatua naizela ezetz esateko aukera izateagatik. “Batetik aniztasuna bermatzen dugu baina aldi berean ere elizarekin ez goazela bat adierazteko aukera dugu”, gaineratu du zinegotziak.

Zaloa Basabe eta Txema Mauleon ere ez dutela parte hartuko prozesioan aipatu du Campionek. Elkarbizitzaren bidean azken prozesioa lasaiagoa zela adierazi du EH Bildukoak. “Hiri honetan elkarbizitza dago, baina krispaziorako joera bat ere”, azaldu du.

Euskara zinegotzia ere bada Campion. “Euskararen presentzia baita emakumearen presentzia irizpideen artean hartzen denean nabaritzen da, eta hori, egiturazko zerbait da”. Izan ere, kultur arloak, euskara aintzat hartzen duelako organikoki.

Iruñeko hiriak erasoei emandako erantzun irmoa nabarmendu du zinegotziak. “Eremu sozialak eta instituzionalak bat egiten dutenean oinarri finko bat lortzen da”, adierazi du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!