SANFERMINAK 2025

Eduardo Ibero (Yala Nafarroa): “Eskerrak eman nahi dizkiogu Iruñeko jendeari, beraien bultzadarekin heldu gara txupinazoa botatzera”

Euskalerria Irratia 2025ko uzt. 6a, 12:53

Eduardo Ibero, Lidon Soriano eta Dyna Kharrat, Yala Nafarroa Palestinarekin plataformako kideek, 2025eko sanferminei hasiera eman dion suziria piztu dute.

Eduardo Iberok 12:00etarako hamar minutu eskas geratzen zirenean tarte bat eskeini digu. “Azkeneko egunak urduri eta estresarekin bizi izan ditugu, baina harrotasun handia sentitzen dugu”. Palestinaren aldeko mezuak udaletxe barruan eta kanpoan. Iberoren hitzetan, “izugarria da hainbeste hilabeteetan herri honek erakutsi duen elkartasuna eta giza-eskubideen defentsa”.

Momentu berezi horretan Palestinan gertatzen ari den genozidioa presente izango dutela esan digu Iberok: “Nik uste burura etorriko zaizkigula telebistan ikusten ditugun gerraren irudi krudelak”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!