Ezpeletaren jauregitik irtengo da. Kale Nagusia, San Saturnino eta Udaletxe plazaraino iritsiko dira. San Ferminen prozesioa lagunduko du konpartsak: Takonera, San Anton, Zapateria, Kalzeteros, Udaletxe plaza, San Saturnino, eta Kale Nagusian egingo dute atsedenaldia.
Elizkizuna amaitzean Kabildoarekin eta Udalbatzarekin batera joanen dira katedraleraino: Kale Nagusia, San Saturnino, Udaletxe plaza, Merkaderes eta Kuria kalean gora. Katadralaren atarian dantzatu eta gero, Udalbatza Udaletxera itzuliko da.