SANFERMINAK 2025

Zaldiko Maldikok kultur eskaintza zabala izango du sanferminetan

Euskalerria Irratia 2025eko uztailaren 3a

Musika eta dantza emanaldiak eta bertso saioak izango dira besteak beste uztailaren 7tik 13ra Antsoleaga karrikako lokalean. Uztailaren 10ean elkarteko bazkideen eguna ospatuko dute.

Eguerditik aurrera zabalduko dute, frijituak eta bermuta hartzeko. Arratsaldeetan, kultur proposamen zabala prestatu dute, uztailaren 7tik 13ra Antsoleaga karrikako lokalean.

UZTAILAK 7

  • 19:00 DJ Barbarie

UZTAILAK 8

  • 13:00 Iruñeko erraldoien bisita
  • 13:30 Gaitistan orkestra
  • 19:00 Andoni Ollokiegi

UZTAILAK 9

  • 13:00 Ezpartinen dantzaldia
  • Euskaldunon bazkari antiarrazista Oko plazan

UZTAILAK 10

  • Bazkideon eguna
  • Bazkalostean Atzarbale txaranga

UZTAILAK 11

  • 13:00 Bertso jazarpena Iruñerriko bertso eskolekin

UZTAILAK 12

  • 17:00 Egun Motelak Djak

UZTAILAK 13

  • 13:00 Bertsolariak bermutean: Sarai Robles eta Maddi Ane Txoperena

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!